XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bai, motell, bai.

Bestela ez diok mellik egiten eta probatu zak.

Artu det fusil-ametralladora ori.

Gogoan det, gañera, eltzerakoan ezkerreko eskua nola erre zidan.

Bañan or noa esandako lekura.

Jarri gera Durango aldera begira.

Alako batez, or dator alkahuetea.

Erri ontara arte goi xamarretik etortzen zan.

Bañan, emen jiratzen zanean, arrunt bera jeixten zan.

Etxeberria`k onela dit: - Oraingoan, ori eun metrora inguratuko dek, eta bitartean ez tira.

Lagunak esan bezelaxe, inguratzen utzi nion.

Gero, asi naiz ta-ta-ta-ta tiratzen, eta alako batez lagunak: - Jo dek, Iñaki, jo dek! Ikusi diat txispa bat ateratzen!.

Eta neri ametralladora enkaskillatu! Bestela, geiago ere tirako nizkion pozik.

Orduan, nunbait, alkahuete arek etzuan gure artilleriari bonbak tiratzeko denborarik izan.

Naiko lan bazuan Urkiola`ko gaña arrapatzen.

Gero, gezur edo egi, Bitori baño lenago lurra artu zuala entzun genduan.

Gu, beintzat, an egon giñan zai; bañan alkahueterik etzan geiago inguru artara azaldu.

Ura gure poza! Zorion ederrik izan genduan amaika lekutatik.